Furgoneta batek gizon bat harrapatu du Loiun
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua goizeko 7.30ak inguruan gertatu da eta furgonetak harrapatutako gizona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute zauri larriekin.
NAIZ
Istripua BI-737 errepidearen 17. kilometroan gertatu da gaur goizean, Loiu parean eta Galdakaorako noranzkoan
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, furgoneta batek gizonezko bat harrapatu du eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute zauri larriekin.