INFO

Torturaren aurka, otsailaren 13an, Bilbon eginen den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Ernaik

Astelehenean Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta mobilizazio nazionala deitu du Sortuk Bilbon. Ernai gazte erakundeak «herri honen askapen borrokaren historia ahanzturan eta bazterrean utzi nahi dutela» salatu du eta bat egin du mobilizazioarekin.


Otsailaren 13an Bilbon, Sortuk deituta, egingon den torturaren aurkako mobilizazioan parte hartzeko deia egin dio Ernaik euskal gazteriari. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da Arriagatik. Tortura kasuak ezkutatzeko ahalegina salatu eta argitara atera nahi dute. «Batzuen hautsez betetako apaletan gorderik dago oraindik. Memoria eta justiziaz ahoa betetzen duten demokraten apaletan. Hamarkada askotatik itxita dauden apal bertsuetan. Zirrikitutik errealitatea sartu nahi arren, giltzaz itxita duten apal horietan».

Euskal Memoriak egindako ikerketa lanean 5.500 tortura kasu probatu zituztela ekarri dute gogora ohar baten bidez.«Badakigu ordea, gehiago gertatu zirela eta horietako asko historiaren ilunetan gelditu direla», adierazi dute, zenbai hauek ez direla «Urkullu eta Jonan Fernandezen txostenetan agertzen» salatuz.

Tortura pairatu duten herritarrak bigarren edo hirugarren mailako biktimak bezala tratatzen direla azpimarratu dute. Kasu guzti hauetan Lakuak eta Ertzaintzak izan duten ardura ere ez dute ahaztu nahi izan. «Ertzaintzak milaka eta milaka herritar torturatu, atxilotu, mehatxatu, bortxatu, jazartu eta jipoitu ditu. Eta hau ikusi edo kontatu nahi ez duenak berak jakingo du zergatik ez duen nahi».

Memoria eta errelatoaren lehia horretan hainbat gauza ezkutatu egin nahi direla salatu dute. «Ahanzturan eta bazterrean utzi nahi dute Herri honen askapen borrokaren historia. Distortsionatua, bortxatua eta kriminalizatua. Askapen borroka garaitu dutenaren mitoa daukate titulartzat».

Otsailak  13an Sortuk Bilbon deituriko manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egiten diogu euskal gazteria. Stop tortura, Euskal Herria kalera!