Erasoen ostean, kalera atera da Ondarroako herria Iparragirreri elkartasuna adieraztera
Ehunka lagunek zeharkatu dituzte eguerdi honetan Ondarroako kaleak, herrikide duten Ibon Iparragirreri elkartasuna adieraziz. Bi eraso pairatu zituen Iparragirrek iragan astean, eta moduluz aldatu behar izan zuten erasoen ondorioz.
Iparra Galdu Barik plataformak deituta, manifestazioa egin dute eguerdi honetan Alcala Meco-ko espetxean preso duten Ibon Iparragirreri elkartasuna adierazi eta honen kaleratzea eskatzeko, ehunka herritar bilduz.
Iragan astean bi aldiz izan zen erasotua Iparragirre espetxean preso sozialek eskutik: ordezko hortzak hautsi zizkioten lehenengoan eta konorterik gabe utzi bigarrengoan. Ondorioz, moduluz aldatu behar izan dute preso ondarroarra.
Larriki gaixo dauden presoen zerrendan dago Iparragirre eta, ondorioz, haren askatasuna aldarrikatu dute gaurko manifestazioan.