Jean ‘Koko’ Abeberry Biarritzeko abokatua zendu da
Jean ‘Koko’ Abeberry zendu da, 85 urte zituela, bihotzekoak jota. Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea sortu zuen Abeberriyk 1980ko hamarkadan eta abokatu moduan euskal militante ugariren defentsan aritu da.
NAIZ
Biarritz
85 urterekin zendu da Jean ‘Koko’ Abeberry abokatua sorterria zuen Biarritzen. Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea sortu zuen Abeberryk 1984an eta erakunde horretako lehendakari ere izan zen.
1932an jaio zen eta abokatu moduan Iparretarrakekin hasi zen lanean eta euskal militante asko defendatu zituen. Giza eskubideen defentsan aritu da bizitza osoan zehar.