INFO

Suhiltzaileek Miribillako instalazioetako ateak irekiko dituzte larunbatean

Larunbat honetan, martxoak 4, 10.00etatik 13.30era bitartean, suhiltzaileen instalazioetan zenbait jarduera antolatuko dira adin guztietako publikoarentzat: suhiltzaile-kamionetan ibilaldiak, bisita gidatua, erakustaldiak eta umeentzako jolasak.

Suhiltzaileen kamioiak Miribillan. (Bilboko Udala)

Bilboko suhiltzaileek, Kirol eta Kultur Elkartearen bidez, ikusgai jarriko dituzte herritarrentzat Miribillako parkeko instalazioak larunbatean. Iaz, helduen eta umeen artean, 3.000tik gora lagun hurbildu ziren Miribillako parkera, hango atrakzioak ikusi eta suhiltzaileen lana bertatik bertara ezagutzera.

Martxoaren 8an berriz, suhiltzaileen zaindaria den San Joan Jainkoarenaren eguna ospatuko dute Bilboko kaleak ibilgailuekin zeharkatuz.