INFO

Gora begira Eibar Celtari irabazita (0-2)

Garaipen lasaia lortu dute armaginek Vigon eta dagoeneko 50 punturekin dira sailkapenaren 6. postuan. Kikek egin du Eibarren lehen gola 13. minutuan eta Pedro Leonek 0-2koa bigarren zatia hasi eta gutxira. [Estatistikak]


Sailkapenaren goiko aldera indarrez ari da heltzen Eibar berriz, 50. punturekin 6. postura iritsi da gaur Celtari 0-2 irabazi ostean.

Lehen gola 13. minutuan egin du Kike Garciak, Enrichek utzitako baloia ateratuz. Aldeko abantaila horrekin eta zelaian nagusi iritsi dira armaginak atsedenaldira. Bigarrena hasi eta gutxira Bebe eta Lunaren jokaldia amaitu du Pedro Leonek 2. gola eginez (51'). Gustura zen Mendilibar zelaian zituen jokalariekin eta 70. eta 85. minutuen artean egin ditu aldaketak.

Hiru puntu gehiago zakura eta Realak astelehen honetan egingo duenaren zain 6. postuan, oraingoz.