INFO

Indautxu Eguna ospatuko da larunbat honetan

Egun osoko festa egitaraua antolatu dute Indautxun larunbat honetarako. Txikigunea, tortilla txapelketa, txupinazoa, erromeria eta kale animazioa izango dira egun osoan zehar.

Lander Otaola aktorea izango da Indautxu eguneko pregoilaria. (Indautxuko Jai Batzordea)

Indautxu Eguna ospatuko dute larunbat honetan, maiatzak 6, Bilboko erdigunean. Txikigunea eta tortila txapelketarekin abiatuko dute eguna 11.00etan eta eguerdian pregoia eta txupinazoa izango dira. Lander Otaola aktorea izango da pregoilaria.

Bisita gidatua, euskal dantzak eta herri bazkaria izango dira ondoren. 17.00etan Sister Moon taldearen kontzertu akustikoa eta ginkana izango dira eta 19.30etan Trikizio taldearen erromeria.

Gauean berriz, 1.00etatik aurrera 80. hamarkadako festa antolatu dute CAOS & Cotton Club-en.