INFO

Bizkaiko trenbidearen hegoaldeko saihesbidea egiteko hitzarmena, onartuta

Lakuako Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarekin Bizkaiko trenbidearen hegoaldeko saihesbidea gauzatzeko laster sinatuko duen hitzarmena onartu du. Obra-lanetarako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da.


Lakuako Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrarekin Bizkaiko trenbidearen hegoaldeko saihesbidea gauzatzeko laster sinatuko duen hitzarmena onartu du. Obra-lanetarako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da. Horietatik 464 milioi hitzarmenak aurreikusten dituen bi fase gauzatzeko izango dira, Serantes-Olabeaga tunelaren eta Barakaldo-Basauri zatiaren idazketarako. Bi obrak Gasteizko Gobernuak gauzatuko ditu. Beste 84,7 milioi euroak Adif-ek egingo duen gainegiturarako izango dira, Lakuak informatu zuenez.