INFO

Emaitza kaxkarrak direla eta UKIPeko burua utziko duela adierazi du Paul Nuttallek

Europa eta inimigrazioaren aurako UKIP alderdiko buru Paul Nuttallek kargua utzi du gaur Britainia Handiko hauteskundetan jasotako emaitza kaxkarrak direla eta. UKIPek ez zuen hautetsirik lortu eta bozken 1,8%a baino ez zuen eskuratu, hamar puntu baino gehiago jasoz.

Paul Nuttall, orain arte UKIPeko burua izandakoa. (Lindsey PARNABY/AFP PHOTO)

Prentsaurrekoan esan zuenez, UKIP «arrakastaren biktima» izan da. Urtetan Britainia Handiak Europako Batasuna uztearen –Brexit delakoa– aldeko kanpaina egin du UKIP azken urteotan eta helburua lortu ere. 

Hemendik aurrera, UKIPek barne hausteskunde prozesu bati ekin beharko dio alderdiaren hurrengo burua izendatzeko. Honekin batera, uda ondoren egingo duten kongresoa helburu politikoak «berdefinitu» beharko dituztela bota zuen.

«Aro berri bat hasi behar dugu, buru berri batekin», esan du Nuttallek. Boston eta Skegness barrutian (Ingalaterrako ekialdean) hirugarrena izan zen Nuttall.

1993an sortu zen UKIP «inoiz baino beharrezkoagoa» dela gaineratu du Nuttallek. Gauzak horrela, datozen hilabeteotan Brexit-a aurrera ateratzeko «zakur zaindariaren lanak» egingo dituela aurreratu zuen. Esan zuenez, Gobernu britainiarra Europako Batasunarekin harremanak erabat moztu beharrean erdibideko konponbide bat topatuko duelakoaren belduri direla adierazi du orain arte UKIPeko burua izandakoak.

Ildo honetan, Brexit-a mehatxatuta ikusten baduela politikara itzultzeko «behartua» izango dela esan du Nigel Farage UKIPeko aurreko buruak.

Honekin batera, Nuttallek ez duela ezer gaiziki egin gaineratu du Faragek, baina lidergoa sendotzeko asitirk ez duela izan nabarmendu du.