INFO

Ion Arretxe idazle eta zinemagilea omendu dute Madrilen

Martxoan hil zen Ion Arretxe idazle, antzerkigile, dokumentalista eta zinemagilea omendu dute asteartean Madrilgo Retiro delakoan. Lagun talde batek antolatu zuen ekitaldia.

Ion Arretxeri Madrilen egindako omenaldiaren irudia. (@julenmendoza)

Madrilgo ekitaldian parte hartu zutenean artean Errenteriako alkate Julen Mendoza, Ariadna Gil aktorea, Adolfo Fernandez aktorea, Jaime Rosales zinema zuzendaria, ‘El Jueves’ aldizkarian Arretxerekin aritu zen Enrique Ventura eta abar luze bat dago. Hauekin batera Mario Zorrillak Arretxek idatzitako lan baten zatiak irakurri zituen. Susana Martins eta Bernardo Fuster kantariak ere aritu ziren, Errenteriatik etorritako txalapartari talde batekin batera.

Urtetan filme ugaritan arte-zuzendari bezala aritu zen martxoan hil zen Arretxe. Horietako bat sari ugari jaso dituen Jaime Rosales ‘La soledad”. Beste filme batzuetan ere azaldu zen (Rosales beraren ‘Tiro en la cabeza’, adibidez), gidoiak idatzi zituen eta dokumental eta labrumetrai ugaritan ere aritu zen, Carlos Perez Merinero idazlearen lanetan, adibidez. Antzerkigile gisa formata txikiko lan zenbait estrenatu zituen, ‘Escenas calientes’ bezala. Madrilgo omenaldian lan honetako monologoa entzun ahal izan zen. Aitor Merino aktorea izan zen ekitaldiaren aurkezlea.

Azken urteotan bere bizitzan oinarrituriko bi lan mardul burutu zituen.

‘Parole parole. Una infancia en Renteria’ da lehena. Haurrak dira nagusi lan honetan eta biziki ongi idatzia da.

‘Intxaurrondo. La sombra del nogal’ da bigarrena. Bertan, 1985ean Guardia Zibilaren partetik jasn zituen atxiloketa eta torturak kontatzen ditu bertan. Enrique Rodriguez Galindo koronelaren agindupean zen Intxaurrondoko kuartelera eraman zuten. Sarekada horretan hilda bukatu zuen Mikel Zabalza ere atxilotu zuten.