INFO

Hatortxu Rock 20rako gida praktikoa

Badator Hatortxu Rock eta bertaratzeko asmoa baduzue hemen jakin beharreko denak antolakuntzak argitaratu berri duen gida praktikoan. Beriain gunea izango da eremu nagusia lau eskenatokirekin, horiez gain NAIZ gunea eta Jantoki gunea ere izango dira.


Uztailaren 27tik 30era aurrez ikusi gabeko Hatortxu Rocken edizio oso berezia ospatuko da Lakuntzan. Hona jakin beharrekoak:

BOST ESKENATOKI ETA GUNEAK

Beriain guneaizango da kontzertu nagusien eremua eta lau eskenatoki izango dira bertan. Ilusioa eskenatokia eta Elkartasuna zelaiaren puntu zentralean eta Hator neska eta Hator mutil eskenatokiak alboko karpan.

Horiez gain, Lakuntzan herrian bertan izango da Etxera! eskenatokia. Bertan izango da hasiera ekitadia eta kontzertu dezente ere bai; Sorkun, Anari, Doctor Deseo eta Kerobia, besteak beste.

NAIZ gunea Beriain gune nagusi horren alboan izango den akanpalekuaren alboan izango da. Bertan, tabernaz gain NAIZ platoa eta zerbitzu eskaintza zabala izango da. Hurrengo egunetan jakinaraziz joango diren ekitaldi propioak ere izango dira, iragarritakoen artean Facu Diazen emanaldia.

ZERBITZUAK eta INFORMAZIO PRAKTIKOA

Aipatutakoez gain, goian ikusgai duzuen mapan ageri dira gainerako zerbitzuak.

Sarrerak Lakuntzara iritsi orduko aldatzea komeni da, izan ere horien lekuan eskumuturreko bat jarirko zaio bertaratuari. Bonoari loturiko eskumuturrekoa ezberdina da, aukera ematen baitu dagokion akanpalkura sartzeko eta jantoki gunera joateko.

Aparkalekuak ere ezberdinak dira norberaren sarreraren arabera. Batetik furgoneta eta autokarabana partzela eskuratu dutenek agiria erakutsi behark dute bertara sartzeko. Autoei dagokionez, aparkaleku propioa dago eta 5€ ordaindu behar da sartzeko. Aparkalekuak osteguneko 9.00etan irekiko dituzte eta asteleheneko 15.00etan itxiko dira.

Akanpalekuak hiru izango dira. Bonoa dutenen akanpalekua, eguneko akanpalekua eta furgoneta eta autokarabanena. Lehena Beriain gunearen alboan dago eta bere alboan furgoneta eta autokarabanena. Hauetan lau eguneko bonoa dutenak soilik sar daitezke. Eguneko sarrera dutenek herriaren sarreran dagoen gunean izango dute akanpalekua. Ostegunean 10.00etan irekiko dituzte akanpalekuak eta astelehenko 15.00etan itxiko dira. Dutxak ere izango dira, ur beroarekin, eta 2 Hatortxuren truke.

OHAR BATZUK: Ezin da autoarekin akanpalekuetara sartu (autokarabana eta furgonetena izan ezik, noski), ezin dira animaliak sartu eta janaria eta edaria sar daiteke, norberarentzat den bitartean, salmenta debekatua dago. Ezin da surik egin eta ezin da kanpin gasa erabili akanpalkuetan. Alboan dagoen jantoki gunean bada kanpin gasa erabiltzeko aukera.

Jantokia lau eguneko bonoa dutenentzat soilik da. Bertan sukaldatzeko aukera dago eta mahaiak izango dira. Momentuan prestatutako jana ere izango da bertan. Supermerkatua ere badu guneak. Lehen hiru gunetan 10.00etatik 22.00etara izango da irekirik gune hau eta igandean 16.00ak arte.

Non jan? Aipatutakoez gain Herrian jantokia izango da. Lehen egunean 20.00etatik 01.00era, ostiralean 12.00etatik goizaldeko 01:30era eta igandean 11.00etatik 22.30era. Beriain gunean ere izango dira bokatak, hanburgesak eta pizzak, besteak beste. Gune honetara ezin da janik eta edaririk sartu.

Tabernak izango dira Berain gunean eta herrian. Kontzertuen gune nagusian hauek izango dira ordutegiak: Osteguna 19.30-05.00, ostirala 17.00-06.30, igandea 11.00-20.30. Herriko tabernen kasuan 01.00ean itxiko dituzte ostegunean eta 3.30ean ostiral eta larunbatean, gehienak laguntzaile dira eta hala identifikatzen dituen irudi bat izango dute.

Moneta Hatortxua izango da eta lehiatiletan aldatuko da euroen truke.

Edalontziak berrerabilgarriak izango dira eta Hatortxu 1eko prezioa izango dute.

Osasun asistenzia Beriain gunean, NAIZ gunean eta Lakuntzako udaletxean izango da, gainera herrian bada farmazia bat.

Kontsigna bat ere izango da, NAIZ gunean

Lanzadera zerbitzua Lakuntza eta Etxarri Aranatz lotzeko izango da eta €1eko prezioa izango du (Lakuntzatik Etxarri Aranazera: Osteguna, 17.00-03.00; ostirala eta larunbata, 17.00-04.00, igandea: 14.00-22.00. Etxarri Aranaztik Lakuntzara: osteguna, 11.00-02.30, ostirala eta larunbata 11.00-03.30 eta igandea 11.00-19.30)

Merchandising eremu bat izango da , galdutako objektuen puntua ere bai eta Lakuntzan bi kutxazain automatiko daude (Laboral Kutxa eta La Caixa).

IRRATIA ere izango du Hatortxu Rockek jaialdi guztian zehar. Info7 irratiak eta Eguzki irratiak ere parte hartuko dute.