Ekitaldi jendetsuetan segurtasun neurriak areagotuko ditu Ertzaintzak
Lakuako Segurtasun sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, eta Josu Zubiaga sailburuordeak bilera egin dute Ertzaintzako buruekin Katalunian izandako erasoen osteko egoera aztertzeko.
Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian izan dira Beltran de Heredia eta Zubiaga gaurko bilera egiteko.
Polizia autonomikoaren izenean, Ertzaintzako buru Jorde Aldekoa intendenteburua, Hiritarren Babeserako buru Josu Bujanda intendenteburua eta Ertzaintzaren Bulego Naguiko Inteligentzia Kriminaleko buru Juan Vicente Bilbao komisiarioa izan dira bertan.
Bileran, 4. arrisku-mailako segurtasun neurriak izan dituzte aztergai eta, azpimarratu dutenez, jende asko pilatzen den lekuetan arreta eta segurtasun neurriak areagotzearen beharra nabarmendu dute.
Era berean, adierazi dute prebentzioari begira garrantzi handia duela segurtasun indarren arteko elkarlanak, informazioak eta inteligentziak, «jakina, babesteko eta erantzuteko ooperatiboak ezarri beharra ahaztu gabe».