Askatasuna berreskuratu du Itxaso Zaldua hernaniarrak
Frantziako Estatuan zigorra beteta kanporatu ostean Madrilgo aireportuan aske geratu da Itxaso Zaldua hernaniarra. 2005ean atxilotu zuten.
NAIZ
MADRIL
2005ean atxilotu zuten eta ordutik Frantzian ian dute zigorra bete artean. Hura beteta kanporatu eta Madrilen, Barajaseko aireportuan berreskuratu du askatasuna Itxaso Zaldua Iriberri hernaniarrak.
Roannen zuten preso, Euskal Herritik 850 bat kilometrora. Iluntzean ongi etorri jendetsua egin diote Zalduari bere jaioterrian.