Lehenengo zatian galdu du Eibarrek Celtaren aurkako partida (0-4)
Normalean, Eibar izaten da partidura %100ean sartzen den taldea, neurketaren lehen minutuetan aurkariari gailentzen zaiona. Gaur, bada, guztiz ezberdina izan da kontua. 0-3 galtzen iritsi dira armaginak atsedenaldira. [Neurketaren xehetasunak]
Kolpe gogorra hartu du Eibarrek igande honetan etxean Celtaren aurka jokatu duen partidan. Ahazteko neurketa osatu dute armaginek, emaitza esandakoaren lekuko (0-4).
Aspaldian ikusi gabeko Eibar bat ikusi da gaur Ipuruan, ezezaguna. Bere aukerak aprobetxatu ez eta gainera atzean erraztasunak eman dituena. Eta hori neurketaren hasieratik ikusi da, ohikoa ez den moduan. Celta izan da Ipuruako zelaira %100ean sartu den taldea, lehenengo minutuetan Eibar estu hartu duena.
Hala, 17. minutuan egin dute lehen gola bisitariek. Gustavo Cabral izan da goleatzailea, Pione Sistok eskuin aldetik jarritako erdiraketa bat errematatuz. Segituan egin dute bigarrena Celtako jokalariek, Sergi Gomenez Pione Sistoren erdiraketa berri bat errematatu duenean.
Gaizki zebilen Eibar eta Mendilibarrek zerbait aldatu nahi izan du, Inui kendu eta Sergi Enrich zelairatu duenean. Aldaketak, baina, ez du inolako eraginik izan etxekoen jokoan. Hala, atsedenaldira iritsi aurretik, hirugarrena egin du Pablo Hernandezek bere taldearentzat.
Atsedena hartzetik buelta bere horretan jarraitu du guztiak Ipuruako zelai gainean. Izan du aukerarik Eibarrek lotsarenak egiteko, baina ezta hori ere. Neurketa azken gola ere Celtak jarri du, 72. minutuan. Daniel Wass izan da goleatzailea, Hugo Mallok jarritako baloi bat errematatuz.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak hemen.