Euskal Herrian ere gazteek independentzia aldarrikatu eta babesa adierazi diote Kataluniari
Milaka gaztek bat egin dute Ernaik deituta Bilbon, Donostian eta Gasteizen gaur eguerdian Kataluniari babesa adierazteko eta independentzia aldarrikatzeko egin diren manifestazioekin. Iruñean arratsaldean egin dute manifestazioa.
«Baimenik ez aske izateko» lelopean, manifestazioak egin dituzte gaur eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen milaka gaztek, Ernairen deiari erantzunez. Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aldarrikatu eta Kataluniako prozesu subiranistari babesa adierazi nahi izan diote modu horretan. Iruñean arratsaldean egin dute mobilizazioa eta hau ere oso jendetsua izan da.
Gazteak Andre Mari Zuriaren plazara iritsi dira. Jendetza itxoiten. pic.twitter.com/RllDspq3JD
— Ion Salgado (@Ion_Salgado) September 28, 2017
Donostia, Gasteiz eta Bilboko kale eta plazak txiki utzi dituzte independentziaren aldeko manifestazioek #BaimenikEz pic.twitter.com/aUWnuUYXE9
— Topatu (@topatu_eus) September 28, 2017
.@ErnaiNafarroa k Iruñean Kataluniaren alde egin du #BaimenikEz pic.twitter.com/zrBn9yKjOQ
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) September 28, 2017
Kataluniako herritarrak 78ko erregimena puskatzen ari direla nabarmendu dute Ernaiko ordezkariek, eta Esetatu espainolak eskaintzen duen «zapalkuntzaren» aurrean Katalunian sorturiko «arrakala» baliatzeko deia egin du: «Egitasmo independentista da 78ko erregimenarekin hausteko egitasmorik eraginkorrena».
EAJ, PSE zein «ziklo autonomikoa luzatu» nahi duten gainerako alderdi eta eragileei honako mezua bidali diete: «Ez gara espainolak, ez gara frantsesak. Euskal Herri aske batean bizi nahi dugun gazteak gara!».