INFO

Bilboko Ospetsu berriak eta Guggenheim saritu ditu Aburtok

Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar, Jon Ortuzar, María Dolores de Damborenea eta TeleBilbao dira aurtengo Bilboko Ospetsuak. Udalak Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore izendatu du Guggenheim Museoa, «mundu osoan hiri eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik».

Aburto Bilboko Ospetsu berriekin eta Guggenheim museoko ordezkariekin. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak «2017ko Bilboko Ospetsu» berriei sariak eman dizkie ostegun iluntzean Udaletxean. Ohorezko aintzatespen honen bitartez, Udalak, gaurdainoko ibilbidean hiriaren izen ona zabaldu duten pertsona edo erakundeen lana saritzen du. Horrez gain, Aburto Alkateak Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore izendatu du Guggenheim museoa.

2001ean sortu ziren «Bilboko Ospetsuak» sariak eta Udalak sei titulu berri gehitu dizkio zerrendari, orain arte 95 aintzatespen banatu dituelarik. Hauek izan dira saritutako norbanako eta erakundeak:

-Bizkaisida, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea. Hiesaren inguruan kontzientziatu eta heztearen alde eta osasun publikoko arazotzat hobeto ulertzearen alde erakutsi duen arima solidarioagatik.

-Javier Viar Olloqui. Farmazialari bilbotarra, euskal kulturgile polifazetikoa, Bilboko Arte Ederren Museoaren hedapena eta bilakaera Hiriko kulturarekin uztartzen jakiteagatik.

-Jon Ortuzar Bilbao. Enpresen, komunikabideen, ospitale-zentroen eta Euskalduna Jauregiaren kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik, Bilbon kultura, gizartea eta ekonomiaren arteko topagunea orekatzeagatik.

-María Dolores de Damborenea Gonzalez. Mediku bilbotarra eta zientzialari nabarmena, altruismoa, zuzentasuna, zintzotasuna eta solidaritatearen balioetan oinarrituta ospitale-kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik.

-TeleBilbao. Bilbo jarduteko arrazoi duten pertsonen eta langileen taldea, Munduko Hiriburuan egunero gertatzen dena gure etxeetara eramateko lan egiteagatik.

Aldi berean, Bilboko Hiribilduaren Enbaxadorea 2017 izendatu dute Guggenheim museoa.