INFO

Ama hizkuntza meme erronka, sarean

Aniztasun linguistikoaren aldeko meme erronka sarean, Unescok gaur ospatzen den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean.

Sarean aurkitutako meme bat.

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Unescok, munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturala sustatu eta ospatzeko eguna.

Arriskuan diren hizkuntza gutxituek sareetan sona izatea nahi du Rising Voices mugimenduak eta horretarako ‘Ama hizkuntza meme erronka’ ekimena jarri du martxan, Unescok izendatutako egun honen aitzakiarekin.

Irudi bati euskarazko testua gehitu eta sare sozialetan #MemeML traolaren magalean zabaltzea da ariketa. Erronka honetan parte hartzeko gonbitea luzatu du Azkue Fundazioak.

Dagoeneko badira erronkan parte hartzera animatu direnak:

Euskarazkoak gainera, badira ere beste hamaika hizkuntzetako memeak ere.

EAEri dagozkion datuak biltzen dituen oharra kaleratu zuen atzo Lakuako Gobernuaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta bertan ondorioztatu dutenez, 25 urteren buruan %20tik 33ra pasa da euskara ama hizkuntza duten gazteen kopurua.