INFO

Pott Realak Cornellan... eta ez zuen gehiago merezi (2-1)

Kolpe bizkor eta zehatz pare bat kenduta galduta ibili da Reala Cornellan Espanyolen aurka eta punturik gabe dator etxera bueltan. Gutxiago izan arren gola egiten asmatu du lehen zatian, minutuak aurrera egin ahala zelaian indartsuen zenarentzat izan da partida. (Estatistikak)

Partidaren une bat (La Liga)

Markagailuaren gora-beherek kontrakoa eman zezaketen, atsedenaldira aurretik iritsi baita Reala, Espanyol izan da eguerdiko partidan nagusi. Lehen hamar minuetan itxura ona zuen talde donostiarrak baina hortik aurrerakoan Espanyolena izan da zelaia.

Realaren atera iritsi bai baina arrisku izugarririk sortu gabe aritu da talde kataluniarra eta bizpahiru pasetan eraginkortasunaren nagusi agertu da Willian Jose, defentsaren akats larri bat baliatuz egin du donostiarren lehena.

Atsedenalditik bueltan grina galdu gabe hasi du bigarren zatia Espanyolek eta gutxira iritsi zaio merezimendua berdinketaren golarekin. Reala ez da suspertu eta kataluniarrek jarraitzen zuten nagusi, 71.ean penaltiz Espanyolen 2.a. Moyak gelditu du lehen kolpean baina Realeko atzelariak begira ziren bitartean penaltia jaurti duen Gerard Morenok berak barrura.

Partida amaitu bitarteko tartean izan du aukerarik Eusebioren taldeak, baita Sanchez Floresenak ere, baina horretan geratu da markagailua. Txuri-urdinak, esku hutsik etxera.