INFO

Berri Txarrak-en azken bira, euren begietatik


BIDEOA: EiTBk BEC huts batean jarri du Gorka Urbizu 'Katredal bat' jotzen.

Uztailean Hatortxu Rocken jo zutenetik euskal zaleak Berri Txarrak berriz ere zuzenean ikusteko irrikaz daude. Larunbatean izango da hori BECen. Asia eta Ozeanian izan dira azken asteotan eta euren begietatik jarraitu ahal izan dugu urruneko lurraldetan izan duten harrera.

Bide luzea egin du bandak honezkero eta azken bira honen baitan egin dute euren 1.000 kontzertua.

Gorka Urbizuk gogoratu zuen orduan lehen kontzertua, «Lekunberriko festetan, erromeria taldearen atsedenaldia aprobetxatuta - norbait etor zedin- frontoipeko gaztetxean. 5 kantu baino ez geneuzkan eta bi aldiz jo genituen, hain geunden emozionatuta Aitor G., Aitor O., Rubio eta laurok». Denbora honetan taldeak izan dituen formazioak gogoratzeko ere baliatu zuten zifra borobila:

Arrakastak ez ditu puztu taldekideak eta azken diskoan euren bidea egiteko ezinbesteko bidaide izan direnak gogoan hartu dituzte 'Beude' abestian. Larrabetzuko Hori Bai, Hondarribiko Psilocybe, Lekunberriko Kantina, Hazparneko Ttattola, Txantreako Akelarre, Bilboko Kafe Antzokia, Baionako Zizpa, Gernikako Astra, Tolosako Bonberena, Durangoko Plateruena, Gasteizko Hala Bedi... Hariari tiraka, taldea kanpoan zen bitartean 'Beude' horri helduta hiruen irudiak agertu dira sala horietako batzuen inguruan:


Tolosako Bonberenea (@meskaleroak), Durangoko Plateruena (@plateruena), Txantreako Akelarre (@nekanadas) eta Gasteizko Hala Bedi @halabedi)

Asia eta Ozeania zeharkatu dituzten bira honetan lehen geltokia Seul izan zuten... Harrera, hotza...

... aireportuan ze saletan korearrak ere saltoka ikusi ahal izan ditugu.

Handik Australiara eta Adelaiden birako une berezi, berezi, berezietako bat... 'Denak ez du balio' gogoan? Rise Against-eko Tim McIlrathek parte hartu zuen kantu hartan garaian eta Adelaide hirian berriz ere eskena gainean ikusi dugu Berri Txarrak-ekin.

Galder Izagirre bateria jotzeaz gain argazkigintzan ere bide luzea egindakoa denez bere begietatik ikusi ahal izan ditugu biraren momentuetako asko.


Taldeak berak elkarbanatutako argazkiak: Bangkok-en egunaren amaiera, kontzertuko abestien zerrenda erabakitzen, Wuhan metropolian hoteleko bistak eta Txinatik Thailandiarako iritsiera.

Kanpoko publikoari euren musika erakusteko asmoz egin ohi dituzte halako birak Berri Txarrak taldekoek baina, noski, joaten diren lekura joanda beti badira euskaldunak. Sidney -en ohorezko agurrarekin hartu zituzten Gure Txoko euskal etxean. Gaztezulok zabaldu zuen bideo honetan ikus daiteke unea:

Urrun egon arren gertu izan ohi dute beti Euskal Herria eta kanpoan harrapatu ditu Maravillas Lambertori Iruñean eskaini dioten plazaren inaugurazioak. Taldeak berak zabaldu zuen aitorpen honen berri. Seulen, kontzertu ostean Strange Fruit deituriko aretoan ongietorri festa tarteko 'Maravillas' akustikoan jo eta Larragako gaztearen istorioa kontatu zien Gorka Urbizuk bertaratuei, «hunkigarria» izan zela adierazi zuen:

Azken asteotan ekin dio taldeak Euskal Herrirako bideari eta azkenaurreko geltokia Bartzelona izan da. Catalunya Radion izan zen Gorka Urbizu eta elkarrizketaren zati bat eta emanaldi akustikoa elkarbanatu zituen taldeak Facebooken:

Razzmatazz sala beteta, Euskal Herrira bidean taldea, berriz:

Larunbatean, BECen, aspaldiko partez, taldea berriz ere zuzenean gozatzeko aukera (oraindik sarrerarik ez baduzu euren webgunearen bidez erosi ahal dituzu berritxarrak.net.

Loading player...

GOIAN 'Infrasoinuak' diskoa osorik. Berri Txarrak sarean BerriTxarrak.net@berritxarrakFacebook