Athletic, galtzaile bi aurpegi izan dituen neurketan (2-0)
Bi gol sartu eta hiru baloiu jaurti ditu zutoinera Bartzelonak lehenengo zatian. Bigarrenean, baina, neurketari buelta eman eta itxura hobea erakutsi dute zuri-gorriek. Ez da, ordea, etxekoen garaipena arriskuan jartzeko nahikoa izan. [Neurketaren xehetasunak]
Bigarren aldia zuen Bartzelonak Athleticen atera gerturatzen zela 7. minutuan, Jordi Albak ezker hegaletik egindako erdiraketa ederki aprobetxatuta, Paco Alcacerrek bereak markagailuan aurretik jarri dituenean. Zuri-gorriei gainera zetorkienaren erakusle, partidaren garapena baldintzatu du golak etxekoen lehen gol goiztiarrak.
Lehen zati ikusgarria egin dute etxekoek. Gola sartu eta azeleragailua soltatu ordez, gehiago zapaldu du Bartzelonak, gol aukerak errenkada amaigabean sortuz. Zutoinera jaurti du Messik 13.ean, baina ez du barkatu 30.ean. Tartean, Coutinho, Dembele, Paulinho... guztiek izan dute aukeraren bat.
Messiren gola eta segituan, 34.ean, Coutinho izan da zutoinera jaurti duena; Paulinhok egin du gauza bera, 44.ean. Sekulako errepasoa eman dio Bartzelonak Athletici lehenengo zatian. Bigarrenean, baina, aldatu egin dira gauzak.
Beste aurpegi bat erakutsi dute zuri-gorriek. Gol aukera garbirik ez izanagatik ere, lortu dute Ter Stegenek defendatutako atera gerturatzea, aise gainera. Lehoiak, baina, ez dira fin ibili azken metroetan, eta aurpegi aldaketa ez da nahikoa izan etxekoen garaipena inongo momentuan arriskuan jartzeko.
Neurketaren xehetasun guztiak, futbolaren inguruko NAIZen webgune berezian.