Ekaitzak ekaitz, Gazte Akelarrean parte hartzeko deia egin dute Ernai eta Aitzinak
Hainbat kanpin dena txikituta esnatu da Oiartzun, goizaldeko haizete eta euriteen ondorioz. Eguraldi desatsegina izanagatik ere, eguneko egitarauak bere horretan jarraitzen du aurrera. Horregatik, Gazte Akelarrean parte hartzeko deia luzatu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek.
Goizaldeko ekaitzak ez du Gazte Akelarrearen jarduna baldintzatuko. Haizeteak eta euriak hainbat kanpin denda txikitu dituzte Oiartzunen, baina eguneko egitarauak bere horretan jarraitzen du aurrera, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek aditzera eman dutenez.
Egun on! Ez dago euskal gazteria geldiarazi dezakeen euri ezta haizerik. 10:00etan emango diogu larunbateko egitarauari hasiera. Gaur ere, sorginkeriaz beteko ditugu Oiartzungo bazterrak. Gora euskal gazteria!#GztAkelarreahttps://t.co/WDSpxYFadw pic.twitter.com/vV6AtYh2ZF
— Ernai (@ernaigazte) 31 de marzo de 2018
Topatu.eus agerkari digitalaren arabera, ostiral gaueko festaren ondotik haizeak eta euriak esnatu ditu gazteak Oiartzunen. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, baina, 11.00etan amaitzen da haizeteengatik emandako abisu laranja eta egitarauarekin aurrera jarraituko dute.
🔴 11:00etan, haizeagatik aktibatuta zegoen alerta laranja amaitzen da eta bitartean ikastolako frontoian babesteko aukera egongo da.#GztAkelarrea
— Ernai (@ernaigazte) March 31, 2018
10.00etan eman zaie hasiera hitzaldiei, eta ekitaldi guztiak leku itxietan egingo dituzte, baita bazkaria ere. 13.00etako Sorginkeria ekitaldia, esaterako, Akeita Gunean egingo dute.
Ekaitzak ekaitz, beraz, Gazte Akelarrean parte hartzeko deia luzatu dute Ernai eta Aitzinak: «Bete ditzagun Oiartzungo bazterrak sorginkeria eta konspirazioz!».