Nakba gogoan eta Israelen erasoak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte euskal hiriburuetan
Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon elkarretaratzeak eginen dituzte gaur arratsaldean, BDS ekimenak deituta, Nakbaren 70. urteurrena gogoan izan eta egun hauetan Israel Gazan gauzatzen ari den erasoa salatzeko.
Nakbaren 70. urteurrena da gaur eta, hau gogoan, martxoaren 30etik Itzulera Handiaren Martxa gauzatzen ari dira Gazan. Ordutik ehun palestindarretik gora hil dira Israelgo armadaren tiroz. Eraso berri hau salatu eta urteurrena gogora ekarri aldera, BDS ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu gaur arratsaldean Hego Euskal Herriko Hiriburuetan. Komite Internazionalistak eta Askapenak ere bertan parte hartzek odeia egin dute.
19:00etan Iruñea eta Gasteizen bilduko dira. Nafar hiriburuan Udaletxe aurrean jarri dute hitzordua eta arabarrean, aldiz, Andra Mari Zuriaren plazan. Donostian, bestetik, 19:30ean izanen da elkarretaratzea Bulebarrean eta Bilbon, Areatzan, 20:00etatik aurrera.