Julen Lopetegi asteasuarrak Real Madrid entrenatuko du
Julen Lopetegi asteasuarra izango da Real Madrid taldearen entrenatzailea, Errusian jokatuko den munduko futbol txapeletaren ondoren, talde espainiarrak jakinarazi duenez.
NAIZ
Real Madrid taldeak ohar batean jakinarazi duenez, Julen Lopetegi izango da taldearen entrenatzailea, Errusiako munduko futbol txapelketa bukatu ondoren.
Ohar batean azaldu duenez, datozen hiru denboraldietarako sinatu du asteasuarrak.
Lopetegi espainiar selekzioaren hautatzailea da gaur egun; Vicente del Bosqueren ordez hartu zuen postua duela bi urte. Aurretik, Oporto taldean jardun zuen entrenatzaile gisa.