INFO

Gaurko egunez hil zuten frankistek 'Lauaxeta'

Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizen. Berak utzitako ondarea berreskuratuz gogoratu dute askok.

Jon Maiak Lauaxeta eta Lorca lotuz idatzitakoaren pasarte bat. @arkarodriguez

31 urterekin hil zuten Gasteizen frankistek fusilatuta Estepan Urkiaga 'Lauaxeta'. 1937ko ekainaren 25a zen. Bere izena eta egindako lanak gogoratu dituzte sarean urteurrenean.

Goizean Iñaki Errazkin kazetariak hil zuteneko agiria zabaldu du sarean.

Gernika bonbardatu ostean kazetari frantziar bati han faxistek egindakoa erakusteko lanetan ari zela atxilotu zuten. (Wikipedia: Lauaxeta)

Azken urteotan Jon Maiak Lauaxeta eta Federico Garcia Lorcaren harteko harreman erreal, literario eta historikoaz egindako lanak gogoratu dituzte batzuk, hitzez eta kantuz:

Hilketa hura gogoratu dute, besteak beste, Arnalgo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorrak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak:

Bere lanak oroimenerako

Urteurrena aitzakia bere lanen bildumaren berri hedatu du Armiarmak HEMEN eta garai ezberdinetan hainbat poetek Lauaxetari idatzitakoak ere berreskuratu dituzte, Salbatore Mitxelena, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaba, Ibon Sarasola, Xabier Montoia, Koldo Izagirre edo Joseba Sarrionandia ageri dira zerrenda horretan, besteak beste: HEMEN

Txio gehiago Twitter-momentu honetan