INFO

Bale txiki bat, Zarauzko hondartzan

@delarregi Twitter erabiltzaileak zabaldutako bideoaren zati bat.

Atzo arratsaldean zetazeo bat aurkitu zuten Zarauzko hondartzako hondarretan trabatuta. 16.00ak aldera jaso zuten sorosleek abisua eta tamainagatik, bost metro inguru, izurde bat zela uste zuten arren, bale txiki bat zela ikusi zuten bertaratzerakoan.

Sorosleak zein Gurutze Gorriaren parera hurbildutako bainulariak uretara sartu, eta 15 lagun ingururen artean zetazeoa itsasoratzea lortu zuten.

@delarregi Twitter erabiltzaileak horrela jaso zuen unea bere Twitter kontuan: