Grezia, Askapeneran brigaden lehen helmuga
Grezian lurreratu dira dagoeneko lehen brigadistak. Udan osoan zehar beste zazpi norako izango ditu Askapenak eta NAIZek jarraipen berezia egingo du.
Martxan dira Askapenaren aurtengo brigadak eta lehen brigadistak Greziako lurretan daude dagoeneko. Ekainaren 30ean iritsi ziren Atenasera eta KOEko lagunek egin zieten lehen harrera.
Kalinichta (gabon) Euskal Herria!
— AskapenaBRGDgrezia (@BRGDGrezia) 2018(e)ko ekainaren 30(a)
Gaur heldu gara Greziara, Atenasera. Harrera ederra egin digute KOEko lagunek.
10 egun intentso ditugu aurretik, Atenas, Thessalonika eta Creta.
Joango gara kontatzen! #Brigadak2018 pic.twitter.com/KPemsRtFNe
Thessalonika eta Cretan ere izango dira Grezian igaroko dituzten hamar egunetan. Atenaseko unibertsitate politeknikoa ezagutzeko aukera izan dute bertaratutako euskal herritarrek. Bertan, 1973ko azaroaren 17an diktaduraren aurkako ikasle matxinadaren aurrean tanke batek atearen aurka jo eta ikasle asko hil ziren. Ordutik Ikasleen Nazioarteko eguna da azaroaren 17a.
Kalimera (egunon) Euskal Herria!
— AskapenaBRGDgrezia (@BRGDGrezia) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
Eguzkiak gehiegi berotu baino lehen paseotxo bat. Lehen geltokia; unibertsitate politeknikoa. #Brigadak2018 pic.twitter.com/VMz9rO74Li
Hau politekniko ate zaharra. 1973ean azaroaren 17an diktaduraren aurkako ikasle matxinadaren aurrean tanke batek atearen aurka jo zuen. Ikasle asko hil ziren, baita ondorengo 3 egunetan. Orotara 100 ikasle ta langile.
— AskapenaBRGDgrezia (@BRGDGrezia) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
Gaur, faxismoaren aurkako ikurra da. #Brigadak2018 pic.twitter.com/OGQgXDc761
Brigadaren bigarren geldialdia Alexi Grigorópulos omenezko oroigarrian egin zuten.
Bigarren geldialdia; Alexi Grigorópulos omenezko oroigarria.
— AskapenaBRGDgrezia (@BRGDGrezia) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
15 urte zituen Alexik, 2008ko abenduaren 6ean kalean arrazoi gabe poliziak tiroz erail zuenean.
Hau salatzeko mobilizazioak etengabeak izan ziren. Urtero oroitu ta salatzen dute erailketa hau. #Brigadak2018 pic.twitter.com/pAmN3iu2ZY
Eguneko hirugarren eta azken geldialdia ostera, Syntagma plazan.
Hirugarren ta azken parada; Syntagma plaza.
— AskapenaBRGDgrezia (@BRGDGrezia) 2018(e)ko uztailaren 1(a)
2011 urtean diktaduraz geroztik izandako mobilizazio handienak izan ziren hemen. PASOKen gobernauren aurka 3 hilabetez helduek, langileek, gazteek... plaza okupatu zuten.
Eguzkia atera da... Beraz hurrengo txiorarte! #Brigadak2018 pic.twitter.com/UEbHqqiUJN
Aurten, zortzi brigada
Aurten ere hamarnaka euskal herritar ibiliko dira munduan barrena Askapenako brigadetan, elkartasun internazionalista bere zentzurik praktikoenean gauzatzen. «Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen» lemapean, munduko herri langileen esperientziak ikusi eta beraietatik ikasteaz gain Euskal Herriko borroken berri emango dituzte brigadistek.
Aurtengoan, Argentina-Uruguay, Bolibia, Mexiko, Venezuela, Grezia, Herrialde Katalanak, Palestina eta Libanora joango dira brigadistak.
Pasa den urtarrilean aurkeztu zituzten 2018ko brigadak. Ordutik aurkezpen edota hitzaldi ugari eskaini dituzte hiri, herri eta auzoetan, baita hainbat formakuntza saio burutu ere.