INFO

Konpartsakide Eguna, Bilboko Aste Nagusiaren iragarle

Bilboko Aste Nagusia badator; hortxe dugula iragarri zuen atzo konpartsek Areatzan ospaturiko Konpartsakide Egunak. Egun osoan luzatu zen musikak eta giro alaiak gozatu ederra eman zieten adin guztietako herritarrei, parrandarako grina asez.

This browser does not support the video element.


Bilboko Aste Nagusia badator; hortxe dugula iragarri zuen atzo konpartsek Areatzan ospaturiko Konpartsakide Egunak. Egun osoan luzatu zen musikak eta giro alaiak gozatu ederra eman zieten adin guztietako herritarrei, parrandarako grina asez. Konpartsen herri bazkariak, pintxo lehiaketak, erromeriak eta haurrentzako ekitaldiak egitarau bete eta zabala osatu zuten uztailaren erdialdean egiten den jai honetara bertaratu zirenentzat. Tokiko produktuei lehentasuna eman zitzaien konpartsakideen festa handian: Eusko Labeleko piper eta tomate dastaketa, eta Bizkaiko Txakolina topa egiteko.

Argazkilaria: Monika DEL VALLE | FOKU