INFO

Zoramena Japonen, Esne Beltzarekin

Kontzertuko irudi bat.

Tokion kontzertua eskaini berri du Esne beltza taldeak, Japonen egiten ari den biraren baitan.

Astelehenean abiatu ziren Japonera, hainbat kontzertu eskaintzera. Zehazki Tokion, Fuji Rocken eta Okinawan arituko dira oholtza gainean. Lehen egunean Shinjukutik ibili ziren taldeko kideak eta Tokion mitikoa den Café Lavanderían eskaini zuten lehen kontzertua. Esne Beltzak bere sare sozialetan argitu bezala, leku esanguratsua da hau Tokion eta ikus-entzuleek gogotik gozatu zuten euskal herritarren musikarekin, ikusi bestela bertatik iritsi zaigun bideo ederra!