Izurdeak, Bidasoa ibaiaren ahoan brinkoka
NAIZ+
Izurdeak Hondarribia eta Hendaia artean, Bidasoako itsas adarran. Delfines en la desembocadura del Bidasoa. pic.twitter.com/ThUukbFJhJ
— Xabier Lapitz (@Xlapitz) 2018(e)ko abuztuaren 13(a)
Hondarribia eta Hendaia artean, Bidasoa ibaiaren azken metroetan, izurdeak bistaratzeko aukera izan da azken orduetan. Hiruzpalau izurdez osatutako taldea sartu da ibaian barrena, Hondarribia eta Hendaiako herritarren ikusmina piztuz. Zetazeoen txiribueltak gertutik ikusteko izan zuten ere herritarrek.
Xabier Lapitz kazetariak partekatu du bere Twitter perfilean izurdeen bideoa.