INFO

ATAren manifestazioa Bilbon

Bilboko Aste Nagusiaren baitan manifestazioa egin du iluntzean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak «Gudariak direlako, amnistia osoa» lelopean.

Gaur arratsaldeko mobilizazioa Bilbon. (Aritz LOIOLA/AFP)

Iluntzean Zabalburu plazatik abiatuta manifestazioa egin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. «Gudariak direlako, amnistia osoa» lelopean eta bandera antifaxistak eta hainbat presoen argazkiak buruan zituztela.

Presoekiko «harrotasuna» sentitzen dutela aipatu du mugimenduak ohar bidez, «estatu terrorismoak ez dituelako makurrarazi» eta «amnistiaren aldarrikapena borrokaren garra pizturik» mantendu nahi dutenen betebeharra dela: «Amnistia exijitzen dugu haien borrokaz harro gaudelako, askatasunaren aldeko borrokarekin sentitzen dugun engaiamendua aldarrikatzeko, amnistia oihukatzen dugu gudariak direlako».