INFO

Donostiako Kaialde ikastola zaharra okupatu dute

Gazte talde batek Donostiako Kaialde ikastola zaharra okupatu du. «Alde Zaharrak gaztetxe berria dauka» adierazi eta datozen egunetaran auzolana egiteko deialdia zabaldu dute.

Donostiako Parte Zaharrean okupatutako eraikina. (@AZgazteak)

Donostiako Kaialde ikastola zaharra okupatu du gaur goizean Alde Zaharreko Gazte Asanbladak. Sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, 10:30 aldera sartu dira Kanpandegi kalean hutsik dagoen eraikinean.

Datozen egunetarako auzolanera deitu dute.