INFO

Bilboko Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena

June Fernandez, Aitor Elizegi, Natxo Lekunberri, Eva Ferreira, Lur Mallea, Manu Iturregi, Yogurina Borova, Larraitz Cisneros, Maddi Gutiérrez, Aitor Argote  eta Ane Ortega izango dira ekimenera batu eta Euskaraldiaren enbaxadore. Auzo zein arlo ezberdinetako ordezkariek osatzen dute hamaikakoa.

Euskaraldiaren aurkezpena plaza Eliptikoan.

Bilboko Euskaraldiak, Bilbokoko hamaikakoa aurkeztu du plaza Eliptikoan. Ekimenera batu eta beraren enbaxadore izango diren hamaika lagunen taldea da eta Bilboko auzo zein arlo ezberdinetako ordezkariek osatzen dute. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko osatu duten hamaikakoa ondoko lagunek osatzen dute:

June Fernández, kazetaria (Ahobizi); Aitor Elizegi, sukaldaria eta Bilbao Dendak-eko lehendakaria (Ahobizi); Natxo Lekunberri, Mutualiako gerentea (Ahobizi); Eva Ferreira, UniBasqueko lehendakaria (Belarriprest); Lur Mallea, kazetaria (Ahobizi); Manu Iturregi, ostalaria (Ahobizi); Yogurina Borova, artista (Belarriprest); Larraitz Cisneros, Miribillako Euskaraldia Batzordeko kidea (Ahobizi); Maddi Gutiérrez, Harrapazank-eko finalista (Belarriprest); Aitor Argote Berbalaguneko koordinatzailea, (Ahobizi); eta Ane Ortega Etcheverry, Deusto, EHU eta BAMeko irakaslea. Soziolinguistikan Doktorea (Belarriprest).

Azladu dutenez, Bilboko hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman dute «modu pertsonalean eta borondatez».

Euskaraldia ekimenean 11 egunez parte hartzea erabaki dute belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Bilboko Euskaraldiaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko deia egin dute.

Bilbon, bilbotarren euskararen aktibazioa sustatzeko urratsa ematea erabaki dute eta horretarako ekimenaren berri emango diete ingurukoei. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatu beharko dituzte.

Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula. Beraien konpromisoa, 11 egunez ahobizi eta belarriprest rola hartzeaz gain, ariketa honen sustapenean laguntzea eta Bilbon burutuko diren ekimenei bultzada ematea izango da. Urriak 7, igandea, eguerdiko 12.00etan plaza Eliptikoan, burutuko den izen emate kolektiboan parte hartzeko deia ere egin dute, bilbotar guztiak gonbidatuz.