INFO

Sareak pozez txoratzen, epaitegiek Intxaurrandietari eta Errazkini arrazoia eman ostean

Poza eta lasaitasuna sare sozialetan, epaitegiak Zubietako erraustegia geratzeko obren kontratua etetea delitua ez dela ebatzi ostean.

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta, Martin Garitanoren alde banatan, Kontu Auzitegiaren atarian. (J. DANAE/FOKU)

Zubietako erraustegia geratzeko obren kontratua etetea ez zen delitua izan. 46 milioi euro arteko zigorra eskatzen zien akusazioak erabakiaren arduradun jotzen zituen Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Espainiako Kontu Auzitegiak, ostera, arrazoia eman die EH Bilduko bi kideei.

2013an, EH Bildu Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen zuenean, GHK-k, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, aurreko legealdian EAJ-k Zubietan errauste planta eraikitzeko hitzartuta utzitako kontratua ezeztatu zuen. Ingurumen diputatua zen orduan Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta, berriz, Partzuergoko presidentea.

Kontratua bertan behera utzi izana legez kanpokotzat jo zuen Donostiako auzitegi batek eta GHK-ko zuzendaritza berriak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramatea erabaki zuen.

Epaia aditzera eman ostean, sare sozialetan babes eta zorion mezuak barra barra agertu dira. Erraustegia geratzeko urriaren 27an Donostian deitua dagoen manifestazioa ere gogoan izan dute askok.