INFO

Zalaparta sarean, Realaren himno aldaketarekin

Realaren ereserkiaren aldaketak txaloak eta kritikak jaso ditu sarean. Batzuentzat, «ez da beharrezkoa» himno inklusiboagoa egitea.

reala

Realaren himnoa «koralagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa» izatea helburu, «Aurrera mutilak!» esan ordez, «Aurrera Reala!» abestea proposatzen du Realak atzo aurkeztutako ereserkia berriak.

Anoetan entzuten den himnoa «inklusiboagoa» izatea nahi zuen talde txuri urdinak. Izan ere, argi du emakumeen taldeek ere defendatzen dutela Realaren ikurra, eta harmailetan gero eta emakume gehiago daudela partidak ikusten. Haiek guztiak ere ordezkatzea da himno berriaren helburua.

Sare sozialen bidez aurkeztu zuen ereserkia berria atzo eguerdian eta sare horiek erabiliz eman dute iritzia zenbait zalek. Keinua txalotu dutenen artean Maddi Torre eta Sandra Ramajo Realeko jokalariak edota Arritxu Iribar kazetariak ageri dira.

Tamalez, dezente dira letra aldaketa kritikatu dutenak. Askorentzat pausu hori emateko «beharrik ez zegoen».

Letraren aldaketak baino, ereserkiak izandako moldaketa musikala da kritika gehien jaso dituena. A cappela kantatzeko bertsio bat propsatzen zuen helburu Errealak, baina «lasaiegia eta aspergarria» iruditu zaie askori.