INFO

Hainbat ekimen egingo dira Bilboko auzoetan Euskaraldiaren harira

Euskaraldiaren hamaika egunetan zehar ekimen ezberdinak antolatu dira auzo guztietan, eta auzo bakoitzak Biziprest Eguna ospatuko du egun batean.


Gaur San Frantzisko Biziprest Eguna izango da, eta argazkiaz aparte trikitilariak egongo dira 20.00etatik aurrera. Horrez gain, Miribillan, Uribarrin, Zorrotzan eta Otxarkoagan Euskaraldiko hasiera ekitaldiak egingo dira 19.00etatik aurrera.

Bihar Bilbiko Biziprest Eguna izango da. Goiz osoan zehar tortilla lehiaketa, talo tailerra eta kontzertuak egongo dira.

Igandean, azaroak 25, Txurdinagari tokatuko zaio Biziprest Eguna ospatzea. 13.00etaik aurrera triki-kalejira egongo da auzoan.

Hurrengoa astean, Santutxun (astelehenean); 7 kaleetan (asteartean); Uribarrin (asteazkenean); Deustun (ostegunean); Indautxun (ostiralean); eta Miribillan, Otxarkoagan, Errekalden eta Zorrotzan (larunbatean) ospatuko dira Biziprest Egunak. Horretaz gain, ekimen gehiago egongo dira auzo bakoitzean.

Abenduaren 2an, igandea, Bilboko Biziprest Eguna ospatuko da. 12.30ean hasiko da eguneko egitaraua Bilboko Ahobizi eta Belarripresten argazki erraldoiarekin Isozaki dorreen eskilaretan; 12-30etik 14.30era txarangak, trikitilariak eta kale animazioak egongo dira eta 13.00etan umeentzako puzgarriak jarriko dira Deportivo pilotalekuan; 15.00etan Bazkari erraldoia egingo da Deportivo frontoian, eta bazkalostea Nafar Kantu taldeak girotuko du. Bukatzeako, Itxiera Ekitaldia egingo da Kafe Antzokian 18.30ean.

Abenduaren 3an Bilboko leku askotan ekimenak egingo dira Euskararen Eguna ospatzeko.