INFO

Euskal Herriaren etorkizunarekiko konpromisoa berretsi du Eusko Ikaskuntzak

Erakundearen mendeurrena oroitzeko ekitaldi instituzionala egin du larunbat goiz honetan Eusko Ikaskuntzak Oñatin. Bertan, Euskal Herrian dituen etorkizuneko erronkei bide ematen jarraitzeko erabaki irmoa berresteko adierazpen instituzionala irakurri dute.

This browser does not support the video element.


Mendeurrena oroitzeko ekitaldi instituzionala egin du larunbat goiz honetan Eusko Ikaskuntzak Oñatin. Bertan izan dira Euskal Herriko lurralde guztietako agintariak, bai eta kulturako eta gizarte eragileen ordezkaritza zabala ere.

Bere sortze-printzipioak eta Euskal Herriaren etorkizunarekiko konpromisoa berresteko aprobetxatu du ekitaldia Eusko Ikaskuntzak, XVIII. Kongresuari amaiera emateko irakurri duen adierazpenaren bidez.

Mendeurreneko ekitaldi instituzionaleko buru izan dira Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria eta Jean Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko lehendakaria.

Ekitaldiaren aurretik Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko oroitzapenezko ‘Euskaldunon Mendea 1918-2018’ argitalpena sinatu da Oñatiko udaletxean.

Ekitaldi nagusia Oñatiko San Migel elizan egin da. Bertan, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta mendeurreneko eta XVIII. Kongresukoak, Iñaki Dorronsorok eta Xabier Alkortak, azpimarratu dute Euskal Herrian dituen etorkizuneko erronkak askatzen laguntzen jarraitzeko bokazioari eusten diola erakundeak.

Hauen hitzartzeen ostean, hiru lehendakariek hitzaldi bana egin dute.