Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Baionan, Euskararen egunean
Euskaraldiaren amaierako ekitaldian, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek urteko egun guztietan euskararen aldeko ekiteko deia egin eta unibertsitatera sartu ahal izateko froga euskaraz egin ahal izatea galdegin dute.
«Euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz», leloa hizki larriz irakurri zitekeen atzo Baionako Etxepare lizeoan. Ikasleek ekitaldia egin zuten Euskararen egunaren karietara eta urteko bertze egun guztietan ere euskaraz mintzatzeko beharra plazaratu zuten.
Testuinguru honetan, Baxoa froga euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute. Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartu ahal izateko froga da Baxoa. Gaur egun, historia, geografia eta matematikako azterketa euskaraz egiteko aukera dute, baina, beste azterketak frantsesez egitera behartuta daude.
Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek urteak daramatzate Baxoa euskaraz egiteko eskubidearen alde.