INFO

Etxez etxeko zerbitzuan hartutako konpromisoak betetzea eskatu dio EH Bilduk Udalari

Izaskun Guarrotxena EH Bildu Bilboko zinegotziak Udalari exijitu dio etxez etxeko langileekin hartutako «konpromisoak bete ditzala». EH Bilduko Udal taldeko Iñigo Pombo zinegotziaren agerraldia eskatu du.

Izaskun Guarrotxena, EH Bilduko zinegotzia. (@EHBilduBilbo)

Bilboko EH Bilduk ohar baten bidez nabrmendu duenez, etxez etxeko langileen kasuan «bereziki feminizatua den eta egoera prekario batean dagoen sektore baten aurrean aurkitzen gara» eta gogoratu duenez «Udalbatzan lortu genuen akordioak baldintza horiek hobetzen zituen». «Hala ere, oraindik ez dugu ikusi inolako urratsik udal gobernuaren aldetik egoera hobetzeko», salatzen duenez.

Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziak langile horien lan zamak «gora egin duen bitartean haien baldintzak ez direla hobetu» azaldu du: «Lan zama handitu da, baina lan egiteko denbora eta, ondorioz soldata, ez da handitu».

Aldi berean, Guarrotxenak Bilboko Udalbatzan langile horien baldintzak hobetzeko akordio bat lortu zela gogoratu du.

Egoera horren aurrean EH Bilduk Iñigo Pombo Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkariaren agerraldia eskatu du. EH Bilduko Udal taldeak «Udalbatzan hartutako akordioa betetzeko, eta langileen egoera hobetzeko zer nolako urratsak emango diren» jakin nahi duela adierazi du.

Horretaz gain, EH Bildu Bilbok elkartasuna adierazi die langileei eta deitutako mobilizazioetan parte hartuko duela iragarri du.

Abenduaren 24an egindako ekimenaren ondoren, aste honetan zehar lanuzteak egingo dituzte eta abenduaren 31n ere.