Apirilaren 8an abiatuko da Euskal Herriko Itzulia, Zumarragan, erlojupeko batekin
2019ko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 8an abiatuko da, Zumarragan egingo den erlojupekoarekin, Euskadi Irratiak berri eman duenez.
NAIZ
DONOSTIA
‘Kirol Legez’ saioan azaldu dutenaren arabera, hamabi kilometroko erlojupeko probarekin abiatuko da Euskal Herriko Itzuliaren 2019ko edizioa, apirilaren 8an, Zumarragan.
Bi aldiz bakarrik hasi da Itzulia erlojuaren aurkako batekin, azkena duela 42 urte.
Honakoak izango dira, beraz, etapak:
- Apirilaren 8an: Zumarraga (erlojupekoa)
- Apirilaren 9an: Zumarraga - Gorraiz
- Apirilaren 10ean: Sarriguren - Estibaritz
- Apirilaren 11n: Gasteiz - Arrigorriaga
- Apirilaren 12an: Arrigorriaga - Arrate
- Apirilaren 13an: Eibar - Eibar.