Urteari agur esateko ohiturak eta moduak
Arineketan, kantuan, protestan edota eskean. Hamaika modu daude gure herrian badoan urteari agur esan eta datorrenari ongi etorria emateko. Hemen sare sozialetan aurkitutako batzuk.
Glin-Glan eskatuz bukatu dute urtea Beranhttps://t.co/7dtBBIG0RH pic.twitter.com/lg7k1ePM54
— TTIPI-TTAPA (@ttipi_ttapa) 2019(e)ko urtarrilaren 2(a)
Beran gozoki festa batekin esaten diote agur urteari. Ohiturari eutsiz, etxeko txikienak Glin-Glan abestuz doaz etxez etxe eta hauen leiho eta balkoietatik, bizilagunek gozokiak, intxaurrak eta frutak jaurtitzen dituzte, umeen gozamenerako.
Urtea ondo bukatzenn❤️ #SanSilvestre2018 pic.twitter.com/ueGCdI7ZJ2
— Aitanabanana (@aitana_carrasco) 2018(e)ko abenduaren 31(a)
Beste askok arineketan bukatzen dute urtea, Euskal Herrian barna egiten diren San Silvestre frogetan.
Glin-Glan eskatuz eta Diostesalbe kantatuz bukatu dute urtea Beran https://t.co/DsC0GS4rla ikus. argazki gehiago gure atarian pic.twitter.com/QU2xU1DIZ0
— Erran (@Erran_eus) 2018(e)ko urtarrilaren 2(a)
Usadio zaharra mantentze aldera, herri askotan ‘Dios te salbe’ kantatuz bukatzen dute urtea. Urte zaharrari adio esan eta berriari ongietorria emateko herri eta auzo anitzetan kantari ibiltzen dira zenbait lagun talde, koplak eta trikitia bidelagun dituztela.
Urtetxak bildu dituzte Anizko neska-mutikoekhttps://t.co/xe2iZUGHO0 pic.twitter.com/t0xf5j3Dgp
— TTIPI-TTAPA (@ttipi_ttapa) 2019(e)ko urtarrilaren 3(a)
Urteko lehen egunari Urtats eguna deitzen diote Baztango herri txikiena den Anizen. Azken zentsuaren arabera 75 bat laguneko biztanleria du herrixka honek. Ohitura ederra dute izan ere, lbeltzaren 1ean haurrek kantari doaz etxez etxe, baserriz baserriz, urteberria zoriontzen eta urtetxak biltzen.
Urtea agurtu aurretik euskal presoak gogoan izan zituzten Soraluzen ere. Urtarrilerako beste hiru hitzordu egin dituzte. @saresoraluze @sare_herritarra. https://t.co/stgn2sRREk pic.twitter.com/lc2CsttPAM
— Plaentxia.eus (@plaentxia) 2019(e)ko urtarrilaren 1(a)
Aldarrikapenek ere lekua izan ohi dute urte bukaeran. Soraluzen, adibidez, euskal presoak gogoan izan zituzten urtea agurtzean.