Oier Gomez preso politiko ohiaren gaixotasun larriak okerrera egin du eta iragan astetik ospitalean dago
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren egoera okertu egin dela jakinarazi du Bagoazek. «Zoritxarrez, atzerabueltarik gabeko egoera batean sartu dela diote medikuek», adierazi dute.
Azken egunetan, Oier Gomez euskal preso politiko ohiaren gaixotasun larriak okerrera egin duela jakinarazi du Bagoazek. Aurreko astetik ospitalean dago gasteiztarra. «Zoritxarrez, atzera bueltarik gabeko egoera batean sartu dela diote medikuek», adierazi dute ohar baten bidez.
2017ko urtarrilean minbizia diagnostikatu zitzaion eta 2017ko apirilean, osasun arrazoi horien ondorioz kondenaren suspentsioa lortu ondoren aske geratu zen. Ordutik, Baionan bizi izan da Gomez.
«Oierren kasuaz gain, badira oraindik espetxean larri dauden preso gehiago», ekarri du gogora Bagoazek. Hauei babesa adierazi eta haien askatasuna aldarrikatzeko mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute.