Jon Lopategi bertsolari bizkaitarra zendu da
84 urte zituela, atzo gauen zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1989an eta Bizkaiko txapela lautan jantzi zuen.
Jon Lopategi bertsolari Muxikarra hil da bart, 84 urte zituela. 1989an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bereganatu zuen eta Bizkaiko txapeldun lautan izan zen 1962, 1964, 1966 eta 1987an.
Lorpenetatik haratago, bertso eskoletan egindako lanaren balioa da azpimarratzekoa. Elkartasun mezu ugari zabaldu da sareetan.
Jon #Lopategi
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) February 8, 2019
Betirako gogoan.
Txiki txikitatik maisu
Lagun
Bertsolari handi
Kontalari
Zenbat barre
Zenbat kontu
Txapelketak bertso eskolak orduak ikastoletan furgoneya zaharra
Amak egindako bokadiloak
Hau eta bestea
Larrabetzutik agur bero bat #Baltzahttps://t.co/Z1puK52NMD