INFO

Altsasuko drama arintzeko literatur lanak

Literatura eta elkartasuna uztartzen duen ‘Altsasukoak Aske’ literatur lehiaketak bere bigarren edizioko sariak banatu berri ditu.

Ostiralean banatu ziren sariak.

Altsasutik Sotora,
AMA,
bisitan nigana,
hau dugu hau drama!
Zu triste ikusteak
zulora narama.
Nola arindu zuri
zauri honen zama?


Altsasukoak Aske herri plataformak antolatzen duen Literatura Lehiaketaren bigarren edizioa bukatu berri da. Ostiralean banatu zituzten sariak, Altsasuko Iortia Kultur Gunean.

Literatura eta elkartasuna uztartzen duen lehiaketa honek, hiru sail ditu: narrazio laburrean, poesian eta mikroipuinak. Castillo Suarez, Arantza Alava, Elena Arteta, Alberto Barandiaran eta Izaskun Etxeberria sakanarrek osatzen dute espetxeraturik segitzen duten Altsasuko gazteak eta euren senideen alde egin nahi duen lehiaketa honen epaimahaia.

Sarituen artean da, Maite Iribar usurbildarra dago, Noauak aditzera eman bezala. Harenak dira albistearen lehen lerrotan irakuriz daitezkeen hitzak.  Bere lana jendaurrean irakurri zuen Iribarrek behean dagoen txioan ikusi daitekeen bezala.

Altsasuakoak Aske herri plataformak antolatutako sari banaketan, 150 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten eta irabazleek diploma eta “Altsasukoak aske” oroigarria jaso zuten, Uxue Alberdiren eta Altsasuko gurasoetako baten eskutik.

Hona hemen Iribarren lana:

ALTSAKUKOAK ASKE!

AMARI

Altsasutik Sotora,
AMA,
bisitan nigana,
hau dugu hau drama!
Zu triste ikusteak
zulora narama.
Nola arindu zuri
zauri honen zama?

Kartzelako ateen
ORRUA.
Amaren marrua, barne amorrua:
Non dago deabrua?
Non dago errua? Hau eragin duenak
nola du barrua?

Sototik Altsasura
AMARI BI MUSU.
Egin niri kasu,
Ama, entzuidazu:
gau ilunak egin du
eguna argitsu.
GORA BIHOTZAK ETA
AURRERA ALTSASU!

Egilea: Maite Iribar.