INFO

Mundua, autismoa duen ume baten begietan

Gaur, autismoaren nazioarteko egunean, autismoa ikustarazteko ekimenak dira han eta hemen.

autismoa

Gero eta zabalduago ala gero eta detektatuago dagoen argi ez dagoen arren, goranzko joera duen nahasmena da autismoa. Azken urteotako estatistiken arabera, gure artean, gutxi gora behera, 68 haurretik batek du autismoa. Ameriketako Estatu Batuetan portzentajea handiagoa da, 50 umetik batek du-eta autismoa.

Garapenaren eta komunikazioaren alterazioa da autismoa. Datuek gora egin arren, autismoaren sustraiak eta ondorioak erabat ezezagunak zaizkigu oraindik ere. Gaurko egunean, baina, autismoaren nazioarteko egunean bere bisibilizazioaren alde egiten dute elkarte, instituzio eta komunikabideek.

Albistean ikusi daitekeen bideoa, haur autistek mundua eta ingurua nola ikusten duten ulertzeko tresna da.