INFO

Korrikaren gau magiko bat lehen hiriburura iritsi aurretik

Iruñean du gaurko hitzordu nagusia 21. Korrikak eta atarikoan euskararen aldeko ekimenak utzi ohi digun momentu magiko horietako bat bizi izan dute gauean Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan. Gaua, hotza, elurra eta zoro zoragarri gutxi batzuk korrika.

Korrika Ariben, gaur goizean. (Eneko Villegas)

«Norbait, nonbait korrika ari da». Korrikak irauten duen bitartean ohiko mezua izaten da, Garesen hasi zuen bere ibilbidea eta apirilaren 14ean Gasteiza iritsi bitartean etenik gabe bada lekukoa daramanik Euskal Herriko txokoren batean.

Iruñean du gaurko hitzordu nagusia Korrikak, jendetza izango da bertan, ziur, eta aurrez gau majiko bat igarota doa AEK-k antolatu duen ekimena.

Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan zehar igaro da bart gauean Korrika; ez zen giro. Hotza, gaua eta elurra izan dituzte lagun lekukoak etenik izan ez dezan bertan lasterka joan direnek. 

Eguna argitzearekin bat atertuz joan da eta Garraldara iristerako jende dezente batu da Korrikara.

Eguerdian iritsiko da Korrika Iruñerrira. Hauek aurreikusitako ordutegiak:
Sarriguren: 14.05
Mutiloa: 14.35
Iruñea: 14.47
Zizur Txikia: 15.37
(15.30ean hasita Korrika zuzenean NAIZ Irratian)
Zizur Nagusia: 15.54
Barañain: 16.06
Iruñea: 16.20
Berriozar: 17.48
Artikaberri: 18.03
Antsoain: 18.33
Iruñea: 18.47
Burlata: 18.59
Atarrabia: 19.13
Uharte: 19.23