INFO

Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika

Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta han egiten ari da eguna.

This browser does not support the video element.


Irun eta Hondarribian sartu-irtena eginda, aurrenekoz zapaldu du Gipuzkoa Korrikaren edizio honek.

Ordu txikiak Bortzirietan eman ondoren, goizeko seiak aldera Lapurdira sartu da berriro.

Hamaiketakoaren ordurako Baztanen sartu da euskararen aldeko lasterketa koloretsua. Amaiurren egin du lehen agerraldia, eta hortik eguerdirako Elizondon sartu da.

Hegoaldera eginda, Leitzaldean sartuko dira korrikalariak, bi edizioz behin egin ohi den bezala.

Gauerdiarekin iritsiko da Sakanara.