Euskara, gurera etorri direnen begietan
Istoria polita jaso du Twitterren Gari Garaialde argazkilariak, euskaraz mintzatzen ari zela adi adi zuen Aaron txikiaren inguruan.
Gari Garaialde eta Ander Gillenea Bostok Photo argazki agentziako argazkilariak Donostian bazkaltzen ari zirela gertatutako istorioa jaso dute Twitterren. Parte zaharreko taberna batean eserita euskaraz «mundua konpontzen» ari ziren bitartean, ondoan zuten Aaron txikia adi adi. Hego Ameriketatik etorritako familia bateko seme da Aaron eta eskolan ikasitako hizkuntza atentzioz entzuten ari zen bi argazkilarien ahotan. Aaronen amak eman zien azalpena: «liluratua dago esaten ari zareten guztia ulertzen duela dio», esan zuen amak semeaz harro.
Donostian, parte zaharrean bazkaltzen. Ander ta biak euskaraz, mundua konpontzen. Gure ondoan, hegoamerikako famili bat: ama, aita eta 5-6 urteko semea.
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2019(e)ko ekainaren 1(a)
Amak, halako batean guri, semea seinalatuz:
-Se ha ilusionado porque dice que entiende todo lo que decis.
Gurasoak semeaz harro
Garaialderen txioa deigarria izan da sarean, izan ere 500 atsegite baino gehiago eskuratu ditu. Ondorengo mezuetan azaldu duen bezala, familiak denbora gutxi darama Euskal Herrian eta inguruan ez dute euskaraz egiten duen inor ezagutzen. Bi argazkilarien elkarrizketak euskara eskolako hizkuntza izateaz gainera, komunikatzeko hizkuntza bat dela erakutsi zion Aaron txikiari.
Esan zigutenez, denbora gutxi daramate betan, eta Aaronek ez du, eskolatik at, euskaraz egiten duen inor ezagutzen; beraien ingurua murritza eta hegoamerikarra da. Kalean euskara entzutea, eta ulertzeko gai zela konturatzean ilusionatu egin zen.
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2019(e)ko ekainaren 2(a)
Nere iritziz, irakasleak klaseak emateko erabiltzen duen hori, benetan jomunikatzeko bslio duen tresna bat dela ikusi zuen, konturatu ez bazen ere.
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2019(e)ko ekainaren 2(a)
Argazkilariaren txioari tiraka, halako beste egoera batzuk bizi izan dituztenak agertu dira Twitterren:
Guri ere antzekoa gertatu zitzaigun atzo Lasarte-Orian. Sebastian eta gure alaba Alaia elkarrekin aritu ziren jolasean. Sebastianen gurasoen hitzak:
— Jon Zarate Sesma (@JonZarateSesma) 2019(e)ko ekainaren 2(a)
- Es una suerte que nuestro hijo pueda jugar en euskera, ya casi lo entiende todo. Queremos que aprenda euskera.