INFO

Rabba Rabba Girl ekimena emakumezkoek osatutako musika taldeekin Itsas museoan

Emakumezkoez osatuta dauden hamar bat musika taldek abuztu, irail eta urriko igandeetan joko dute Bilboko Itsas museoan Bizkaiko Aldundiak bultzatutako Rabba Rabba Girl ekimenaren baitan.

Teresa Laespada eta Jon Ruigomez ekimenaren aurkezpenean.

Hamar bat talde, bakarlari eta baita abesbatza bat ere, kasu guztietan emakumezkoek osatuak izango dira Rabba Rabba Girl! kontzertuen zikloan parte hartuko duteneak. Zikloa aurtengo abuztua eta urria artean ospatuko da Itsas museoan.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntza duen musika-ziklo honen helburua emakumeak rock musikari egin eta egiten dion ekarpena aintzatestea eta ikusaraztea da.

Lehen edizio honetan pare hartzen duten banden artean, besteak beste, nazioarteko taldeak diren Liza Colby, Kim Lenz eta Ramonas taldeak, 30 emakumek eratzen duten Rock&Choir/Zirzira Ahots Taldea abesbatza eta Koko Jean & The Tonics azpimarratu behar dira, eta baita Moonshakers, Rosebud edo Desorden taldeen mailako tokiko bandak ere. Nolabait esateko, ziklo honekin sustatzaileek Riot Grrrl mugimendu feminista estatubatuarra omendu nahi dute.

Lehen kontzertuak

-Igandea, abuztuak 18: Ramonas - Moonshakers -Desorden

-Igandea, irailak 15: Koko Jean & The Tonics -Coro Rock&Choir/ Zirzira Ahots Taldea

-Igandea, urriak 13: Liza Colby -Rosebud -Kim Lenz

Kontzertuak 13.00etan izango dira, urriaren 13an izan ezik, egun horretan goizeko eta arratsaldeko saioetan izango direlako. Euria egiten badu kontzertuak Itsasmuseumaren auditorian egingo dira.