Trikiti doinuak, Japoniako erosketak girotzeko
Japonian merkataritza sustatzeko trikiti doinuak erabiltzen direla frogatu du Rafa Mungia kazetariak.
Ohikoa da ingurune komertzialetan musika entzutea, izan ere, zenbait ikerketen arabera erritmo biziak salerosketak sustatzen ditu.
Merkataritza dinamizatzeko helburuz Japonian, baina, trikiti doinuak erabiltzen dituztela deskubritu du Rafa Mungia Radio Vitoriako kazetariak. Tokion egon da egunotan kazetari arrasatearra eta bertako merkataritza gunean entzundakoak zabaldu ditu Twitterren bideo honen bidez.
Uste dut @reparazz -i ere gertatu zitzaiola Japonian. Tokyoko merkatal zentru haundienetarikoan euskal musika erosketak girotzeko. Eta Santa Agedako koplak ez ditut grabatu. Flipaitten! pic.twitter.com/3Njs6VMa2w
— Rafa Mungia Etxabe (@rafamungi) 2019(e)ko ekainaren 14(a)
EiTBko kazetaria den Mikel Reparaz ere aipatzen du Mungiak txioan, hark ere Japoniako dendaren batean trikiti doinuak entzun zituelakoan. Eta bai, Reparazek baietz erantzun dio.
Bai, Shibuyako Mujin! 楽しむ! pic.twitter.com/7fXdYiETl8
— Mikel Reparaz (@reparazz) 2019(e)ko ekainaren 14(a)
Bi kazetari hauek ez dira gure doinuak Japoniako merkatal guneetan entzun dituzten bakarrak. @Betelu11 Twitter erabiltzailea ere sartu da elkarrizketan eta beti trikiti doinu berberak entzuten direla nabarmendu eta Japoniara disko berri bidaltzeko eskaera egin du.
Nik ere entzun nizkian; harri eta zu geratu nitxuan
— Iñigo (@Betelu11) 2019(e)ko ekainaren 14(a)
(CD berri bat bidali beharko zaie)