Maitasuna eta babesa Onintza Enbeitari, jazarpenaren aitzinean
Joan den urrian «Berria»n Che Guevarari buruz idatzi zuen iritzi zutabea dela-eta irainak egin dituzte Bizkaiko bertsolari txapeldunaren kontra sare sozialetan, eta pankartak ere jarri dituzte. Jazarpenaren aurrean, maitasun eta babes etengabea jasotzen ari da Onintza Enbeita: «Berria» eta Bilgune Feministarena, eragile sozial, kultural, politiko eta feministena, baita herritarrena ere.
Jazarpena jasaten ari da Onintza Enbeita bertsolaria eta 'Berria'ko kolaboratzailea, egunkari honetan argitaratutako iritzi artikulu bat dela medio. Hala azaldu du 'Berria'k «inoiz idatzi behar ez lukeen albiste batean».
Horren aurrean, bertako Langile Batzordeak eta Berria Taldeak oharra plazaratu dute. Azaldu dutenez, 2018ko urriaren 9an Onintza Enbeita kolaboratzaileak iritzi artikulu bat argitaratu zuen kazeta honetan, 'Bira' atalean egunero egin ohi duen gisara. Atzo, ordea, eta Enbeita Algortako bertso saio batera gonbidatu zutela-eta, pintaketak, pankartak eta sare sozialetan mezu iraingarriak zabaldu ziren Enbeitak zutabe haren harira.
BERRIAko langile batzordeak eta BERRIA Taldeak erabateko babesa agertu diote Onintza Enbeitari, iritzi artikulu batzuk direla-eta jasandako jazarpenagatik. Elkartasun osoa, @onintzaenbeita https://t.co/PNk470NRTP
— Berria.eus (@berria) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
Ernesto Guevara Che hil zuteneko urteurrenean, emakumeekin izan zezakeen rola hartu zuen hizpide zutabe hartan Enbeitak. «Ez diot haren lanari ezer kendu nahi, baina ez dakizkigun datuek kezkatu egiten naute. Hala ere, ez dakit ezkutatu digutena jakin nahi dudan ala ez», zioen.
Ez da lehen aldia Bizkaiko bertsolari txapeldunak gisa horretako erasoak jasan dituena artikulu hori idatzi ondoren.
Lehenik eta behin, babes eta elkartasun osoa adierazi dio 'Berria'k kolaboratzaileari, eta adierazpen askatasunaren aldeko konpromisoa ere baieztatu du. «Begi onez hartzen dugu iritziak eztabaidatzea, argudiatzea, kontra argudiatzea, desadostasunak plazaratzea. Baina, gauza bat da iritzi horren aurka jotzea, argudioekin; eta oso bestelako bat, aitzakia hori baliatuta pertsonen aurka jotzea», adierazi dute. Langile Batzordeari eta Berria Taldeari «onartezina» iruditzen zaie gertatu dena.
Erantsi dutenez, eraso horrek, «adierazpen askatasunaren eta argudio bidezko eztabaidaren kontrakoa izateaz gainera, karga sexista nabarmena dauka».
Besteak beste, «inperialismoaren zerbitzaria» izatea leporatu diote Enbeitari. 'Onintza, alde hemendik' dioten kartelak ere paratu dituzte.
Elkartasun mezu pila sare sozialetan
Sare sozialetan etengabeak dira Muxikako bertsolariari maitasuna eta babesa adierazteko mezuak. «Ederra zara, Onintza, eta aurrera beti zabaltzen gabiltzan bide berrietatik!», idatzi dio Ilaski Sarranok twitterren. Lander Garrok, aldiz, honako gogoeta egin du: «Txarrena ez da Onintza Enbeita bere iritzia emateagatik hain koldarki erasotzea, baizik eta EGIA esateagatik erasotzea. Ezin duzu gebarista izan Che nor izan zen jakin gabe. Ezin duzu zure ezjakintasuna besteen kontrako arma bilakatu».
Onintza! Maite Zaitugu!
— Eli (@Eli_Zubiaga) 2019(e)ko ekainaren 23(a)
Zu beti ongi etorria Algortan eta Euskal herriko edozein txokotan! 殺 pic.twitter.com/KWyxOk2jD5
Nire babes osoa Onintza!!! Herria ez da eskubideak zapaltzen eraikitzen, gure artean bizi diren iritzi guztiak partekatzen eta modu sanoan kudeatzeko gaitasuna izanda baizik. Herri ahaldundua behar dugu, ez beldurrez ixilarazten dena. https://t.co/YuuNDKmkgt
— Zelai Nikolas (@ZelaiNikolasEzk) 2019(e)ko ekainaren 22(a)
Nahi nituzke @onintzaenbeita bertsolariaren umorea eta puntua
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
kazetariaren sena
iritzi emailearen ausardia
militantearen tenplea
lagunaren keinua
baserritarraren plaza
txapelaren gereizpea
Gaur, ni be Onintza entzutera Algortako portu zaharrera! pic.twitter.com/YCocWfTYru
Ezin dugu onartu @onintzaenbeita-ri egindako jazarpena. Besarkada estu bat, gozatu da zuri irakurtzea. Segi gogor, Enbeita andrea!!! https://t.co/88eCZ6cv6d
— leire narbaiza arizmendi (@txargain) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
Norbait horrela jazartzea onartezina da. Argudiaketa, exajerazio eta erridikulu bat. Onin, herriak maite zaitu, asko maite ere! (Eta horiek ez dira herria) @onintzaenbeita https://t.co/m9jCYXlOrq
— Kattalin Miner (@MKattalin) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
Plaza bete jende Algortako Portu Zaharrean.
— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko ekainaren 21(a)
Onintza Enbeita eta Sustrai Kolina aurrez aurre.
Biba zuek!
Zorionak #Albe! pic.twitter.com/RoPWT0zmaq
Bilgune Feministak ere azaldu dio babesa, baita Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko kideek ere, batzuk aipatzeagatik. Bart iluntzeko Algortako bertso saioan, Sustrai Colina kantukideak hala abestu zuen azken agurrean: «Musu handi bat Onintza Enbeita».
Onintza Enbeitiak berak eskertu du bai sare sozialetan eta baita Algortan edukitako bertso saioan jasotako babesa.
Eskerrik asko @albertsolari eta eskerrik asko Algorta! Gaurkoa bereziki gordeko dut gauza ederrak gordetzen ditudan kutxan. pic.twitter.com/b8VDBg3OwU
— Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) 2019(e)ko ekainaren 22(a)